Elgoibarko Udalak datorren asteartean, irailak 17, zabalduko ditu Aita Agirre eraikinaren ateak, goizeko 9:00etan hain zuzen ere. Herritarrek eraikina ikusi eta bertan kokatutako baliabideak eskuragarri izango dituzte. Eraikin eraberrituan daude jada hainbat udal zerbitzu. Horien artean euskara, gazteria, berdintasun eta kultura sailak, lehenengo solairuan aurkitzen direnak. Gotzon Garate Udal Liburutegia aldiz, Kzgunearekin batera, bigarren pisuan kokatzen dira, zerbitzu integralago bat eskaintzeko helburuarekin.

Debabe Udal Euskaltegia eta Elgoibarko Izarraren bulegoak teilatupean daude. Euskaltegia irekita dago eta Elgoibarko Izarrak lekualdatzea burutzeko bulegoak ere badauzka, ikusgai egongo direnak asteartetik aurrera. Honez gain, herritarrek Udal Musika Bandaren lokala eta taberna ikusteko aukera ere izango dute. Tabernako zerbitzua oraindik funztionamenduan egon ez arren, urrirako martxan jartzea aurreikusten da.

Asteartetik aurrera, herritarrek Aita Agirren eskainiko diren zerbitzu berriak ezagutu eta erabiltzeko aukera izango dute. Funtziomaneduarekin hasi ondoren, zerbitzu berriak egokituz eta hobetuz joango gara”, adierazi du Ane Beitia Elgoibarko alkateak.

Ordutegiari dagokionez, eraikina astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Hala ere, ordutegi hau zabalduz joango da, asteburuak barne. Tabernak ere ordutegi zabalagoa izango du. Aipatu beharra dago ere, ordutegiz kanpo, herritarrek eraikinak dituen beste instalazio batzuetara sartzeko aukera izango dutela txartel elektroniko bidez. Akustikoki isolatutako ikasketa gelara adibidez.

Erakina asteartean zabaldu arren, urriaren hasieran irekiera festa bat egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera egingo den inaugurazio ekitaldiarekin batera.