Balkoi irabazlea
2. sailkatutako balkoia

Elgoibarko Udalak, Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketako sariak ezagutzera eman ditu. Bigarren edizio honetan Elgoibarren guztira 38 parte hartzaile izan dira, iaz baino 15 gehiago, beraz, ekimenaren balorazio positiboa egiten du Udalak. 

Sariei dagokionez, irabazleak Maria Faliña Lopez eta Carolina Corona izan dira, 200 euro eta 150 euro jaso dituzte hurrenez hurren, Txankakuako erosketa bono bezela.  Eskualde mailako saria Mutrikuko bizilagun batek irabazi du, 250 euro.
Lehiaketa honen xedea da, herriko balkoiak eta leihoak loreekin apainduz, herriari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea, eta bidenabar, ohitura hori herritarren artean zabaltzea dela.