Maialen Aranguren, teknikaria, Maialen Gurrutxaga, zinegotzia eta Ane Beitia, alkatea kurtso honetako programa aurkezpenean

  • Ludoteka irailaren 9an zabalduko ditu ateak eta Gaztelekuak irailaren 11n. Aurtengo ikasturterako jarduera-programa zabala eta anitza da prestatu da.
  • Zerbitzuak hobeto ezagutzeko helburuarekin, urriaren 8an, 18:00etan Ludotekan eta urriaren 9an, 19:00etan Gaztelekuan, ate irekien jardunaldiak ospatuko dira.

Udako oporren ondoren, Elgoibarko Ludotekak eta Gaztelekuak berriz zabaltzen dituzte ateak datorren irailaren 9an eta 11n hurrenez hurren. “Hazi, hezi, Ekin, zatoz gurekin” (haurtxokoak) eta “Hemen, gu geu gara, zatoz gurekin” (gaztelekuak) lemapean, Elgoibarko haur eta nerabeek bertan parte hartzeko aukera izango dute, ondo pasa eta gozatzeaz gain, balio garrantzitsuak garatuz.

Datozen egunotan gonbidapen eskutitzak jasoko dituzte herriko haurrek, 2014an jaiotakoek, Ludotekarako eta 2007an jaiotako nerabeek Gaztelekurako. Jarduera-programa zabala eta anitza da, eta erreferentziazko gune batean burutzen du lantalde profesional batek. Haurrek eta nerabeek zerbitzuan goza dezaten, tailerrak, irteerak, talde-jokoak, familientzako jarduerak, e.a. antolatzen dira.

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da, 16:30etik 19:30era eta Gaztelekua asteazkenak, ostegunak eta igandeak 17:00etatik 20:00etara eta ostiral eta larunbatak 17:00etik 21:00etara.

Urriaren 8an 18:00etan Ludotekan eta urriaren 9an 19:00etan Gaztelekuan ate irekien jardunaldiak ospatuko dira, zerbitzuak ezagutu nahi dituztenentzat.

Ludotekako bazkidetza Ludotekan bertan, Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo telematikoki web honetan  egin daiteke.

Bazkidetza: 

  • Ikasturte osoa ( Irailetik uztailera ): 45 €

  • Gabonetako oporraldiaren ondoren: 30 €

  • Aste Santuko oporraldiaren ondoren: 15 €

  • Familia ugariek: % 30 eko deskontua

  • Familia ugaria izan gabe, bigarren anai-arrebek: % 30 eko deskontua. 

  • Gizarte izaerako laguntzen onuradun diren familiek: % 70 eko deskontua.

Egun, Gipuzkoako 47 udalerritan, 100 gune daude eta bertan 230 hezitzaile profesional ari dira lanean

Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen eskaintza 4 eta 11 urte arteko haurrei eta 12 eta 17 urte arteko nerabeei zuzenduta dago. Elgoibarko zerbitzuak Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarean sartuta daude, beste 46 udalerrirekin batera. Sarea zehazki 100 zerbitzuk osatzen dute; horietako 44 haurrentzat dira eta 43 nerabeentzat, eta beste 13 adin-tarte batentzat zein bestearentzat. Profesionalei dagokienez, guztira 230 dira Gipuzkoako Haurtxoko eta Gaztelekuen Sarean lan egiten duten hezitzaileak

Gipuzkoako haurtxoko eta gaztelekuen web-orria