Eskalada

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak haur, nerabe, gazte edo helduei zuzendutako eskalada ikastaroa antolatu du Olaizaga Kiroldegiko errokodromoan. Irailaren 19an,  osteguna, 17:00etatik aurrera, izena ematen dutenen maila bereizteko probak egingo dira errokodromoan bertan. Ikastaroko taldeen eta ordutegien banaketa proba horren arabera egingo da eta interesatuek Olaizaga kiroldegian eman beharko dute izena. Ikastaroaren prezioa (hilean) honako hau izango da: 16 urtera arte (abonatuak: 33 € eta abonatu ez direnak: 38 €), 16 urtetik gorakoak (abonatuak: 37 € eta abonatu ez direnak 47,50 €).

Bestalde, Ixa Rodriguezek antolatu duen Boxeo ikastaroko ate irekiak, irailaren 12an, 18:00etan, Olaizaga Kiroldegian izango da. 8 urtetik gorako haur, nerabe, gazte eta helduek parte hartu dezakete ikastaroan eta Olaizaga kiroldegian eman daiteke izena. Ikastaroaren prezioa: 40 €/hilean.