Pelotariak Ane Beitia eta Gorka Garaizabalekin aurkezpenean

Gaur goizean Ane Beitia, Elgoibarko Alkateak; Gorka Garaizabal, Kirol Patronatuko Lehendakariak eta Aspe eta Baiko enpresetako ordezkariek, Ikastolako Frontoian ospatuko den  II San Bartolome Pilota Txapelketa jokatuko duten bikoteen izenak jakinarazi dituzte.

Abuztuaren 24an, partida 18:00etan hasiko da Arteaga II - Larunbe eta Egiguren V - Bikuñaren arteko partiduarekin. Jarraian II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finalerdia jokatuko da, non Irribarria eta Imaz, Bengoetxea VI eta Martijaren kontra lehiatuko diren. Bestalde, igandean, hilak 25 partidari 17:00etan ekingo zaio, EITBk zuzenean eskainiko baitu finala. Laso eta Arangurenek, P. Etxeberria eta Tolosaren kontra jokatuko dute. Ondoren, II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finala ospatuko da. Okasio honetan, larunbatean garaile suertatzen den bikotea finalera zuzenean iritsiko den Artola eta Zabaletak osatutako bikotearen aurka lehiatuko da. Sarrerei dagokionez Kaia tabernan salduko dira: 30 € (egun bakoitzeko).

Azkenik, abuztuaren 26rako, Txiki Eguna, Elgoibarko Udalak, 18:00etan hasiko den ohiko Pilota jaialdia antolatu du. Alde batetik, Mendizabal III eta Erostarbek, Bakaikoa eta Etchegoinen kontra jokatuko dute eta beste alde batetik, Arretxe II eta Erasunek, Elordi eta Garmendiaren kontra. Prezioa: 10 €.
OHARRA: Zabaleta eskuko minarengatik baja izango da  Elgoibarren. Bere ordez Rezustak parte hartuko du. Beraz finalean, igandean, Artola-Rezusta bikotea izango da