Ixa Rodríguez
Boxeo ikastaroa

 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatua ikasturte berria prestatzen hasia da eta irailetik aurrera bi ikastaro berri eskainiko ditu.
 
Alde batetik, Ixa Rodríguez boxeolariak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, Olaizaga Kiroldegian, adin guztiei zuzendutako Boxeo ikastaroa eskainiko du. Irailaren 12an, 18:00etan, doaneko saioa eskainiko du eta izen-emate epea irailaren 5era arte irekita egongo da, Olaizagan eta Mintxetan.

Bestetik, irailaren erdialdetik aurrera Olaizaga Kiroldegiko errokodromoan eskalada ikastaroak jarriko dira martxan berriro, astean bi eguneko maiztasunarekin. Izen-emate epea irailean irekiko da.