Mintxetako igeriluak 2019

Europako Kirolaren Herria ospatzen ari garen urte honetan Elgoibarren Kirolak duen garrantzia begi-bistakoa da baina nabarmentzekoa da Udal Kirol Patronatuko abonatu kopurua ere Gipuzkoako bataz bestekoa baino altuagoa dela. Egun hauetan Patronatuaren abonatu kopurua 4.300era iritsi da eta horrek esan nahi du Elgoibarko biztanleen %39a Udal Kirol Patronatuko bazkide dela. Generoari dagokionez gizonezkoen eta emakumezkoen abonatu kopurua nahiko parekatua aurkitzen da; 2.030 emakumezkoak dira eta 2.270 gizonezkoak. Adinari dagokionez abonatu kopuru handiena duen adin tartea 41 - 50 urte bitartekoa da (%24), hurrengoak 1 - 10 urte bitartekoa (%18) eta 11 - 20 urte bitartekoa (%17) izanik.

Kirol ikastaroei dagokionez 25 modalitate desberdineko ikastaroak eskaintzen ditu Udal Kirol Patronatuak, guztira hilero 103 talde osatuz. 1123 ikaslek parte hartzen dute hilero ikastaro hauetan eta generoari dagokionez emakumezkoen parte hartzea handiagoa da gizonezkoena baino (emakumezkoak % 61a  eta gizonezkoak% 39a).

Eskola Kirolari dagokionez Elgoibarrek duen parte hartzea ere oso altua da. 2018-2019 ikasturtean Ikastolako eta Herri Eskolako,  6 eta 11 urte bitarteko, 444 haurrek parte hartu dute Eskola Kiroleko programan.

Kirol Federatuari dagokionez 19 kirol elkarte eta 1.393 kirolari federatu ditugu herrian.

Kirol instalazioen erabilera ere oso altua da, instalazio publikoen artean herritarrek gehien erabiltzen direnak Olaizaga Kiroldegia, Mintxeta eta IMH kiroldegia izanik. Urte osoan guztira ia 1.000.000 erabiltze sartu daitezke hiru instalazioetan, egun hauetan Mintxetako igerilekuak duen harrera ikustea besterik ez dago. Hilabete bat darama Mintxetako igerilekua irekita eta dagoenekoz 25.000 erabiltzaile izan ditu.