Kartelera
Aurreko asteburuan bezala, Kalegoen plazako eraikinaren erortzea dela eta, Elgoibarko Udalak jakinarazten du Aire libreko zinearen bigarren sesioa Maalan izango dela. Okasio honetan ostiralean, uztailak 12, “Margolaria” euskarazko filma emitituko da eta jarraian Iñaki Agirreri omenaldia egingo zaio, Aire Libreko zinemaldien sortzaileetariko bati. Iñaki Agirre aurtengo otsailaren 12an hil zen eta bere bizitza guztia zineari eskaini zion. Gauzak horrela, Elgoibarko Udalak eta Ongarri Zine Kluba zine klubaren alma materra izan zena omenduko dute. Larunbatean, hilak 13 “El mejor verano de mi vida” emitituko da. Sesioak, beti bezala 22:30ean hasiko dira.