Kalegoen plazako eraikinaren erortzea dela eta, Elgoibarko Udalak jakinarazten du asteburu honetako Aire libreko zinea Maalara lekualdatuko dela. Zikloa ostiral honetan, uztailak 5, hasiko da "Campeones" pelikula arrakastatsuarekin eta 6an jarraituko da, larunbata, “Mamma Mia! Una y otra vez" filmarekin. Bi saioak 22:30ean hasiko dira.

Bigarren astebururako programatutako pelikulen emisioaren kokapenari dagokionez, Kalegoen plazako obren martxaren araberakoa izango da. Gauzak horrela, Elgoibarko Udala berritasun guztien inguruan informatzen joango da.