Ane Beitia eta Andrea Arriola 2019ko airelibreko kartelarekin zikloaren aurkezpenean
  • Elgoibarko Udalak 29. urtez jarraian antolatutako ekimen honek herritarren udako gauak animatzea du helburu nagusi.
  • Uztailaren 5 eta 28 artean, guztira 10 film proiektatuko dira definizio altuan Kalegoen Plazan 22:30ean.
  • Uztailaren 12an, ostirala, Elgoibarko Udalak eta Ongarri zine klubak Iñaki Agirre omenduko dute. Iñaki Agirre ekimenaren sortzaileetako bat izan zen eta aurtengo otsailaren 12an hil zen, bere bizitza guztia zineari eskaini zion.
  • Kartelera

Beste behin, eta 29. urtez jarrian, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak aire libreko zinemako ekimena abiarazi du herritarren udako gauak animatzeko xedez. Gauzak horrela, uztailaren 5etik 28ra bitartean, asteburuetan fantasiaz, abenturaz eta umorez beteriko 10 film proiektatuko dira definizio altuan. Eskaintza zabal eta anitz honen bitartez, iazko edizioko bataz besteko 430 ikusle kopurua gainditu nahi da.

Emanaldi guztiak 22:30ean hasiko dira Kalegoen Plazan, non Udalak berak ikusleentzako eserlekuak erraztuko dituen. Emanaldiaren egunean eguraldi txarra eginez gero, emanaldirik ez dagoen hurrengo egunera atzeratuko dira saioak.

10 proiekzio gustu eta ikusle mota guztientzako

Uztailean zehar gustu eta adin guztientzako proiekzioak egongo dira Elgoibarren.  Aire libreko zine emanaldiari "Campeones" pelikula arrakastatsuak emango dio hasiera uztailaren 5ean, ostirala. Egitaraua 6an jarraituko da, larunbata, “Mamma Mia! Una y otra vez" filmarekin.

Bestalde, bigarren asteburua, duda barik, berezia izango da oso. Ostiralean, uztailak 12, “Margolaria” euskarazko filma emitituko da eta jarraian Iñaki Agirreri omenaldia egingo zaio, Aire Libreko zinemaldien sortzaileetariko bati. Iñaki Agirre aurtengo otsailaren 12an hil zen eta bere bizitza guztia zineari eskaini zion. Gauzak horrela, Elgoibarko Udalak eta Ongarri Zine Kluba zine klubaren alma materra izan zena omenduko dute. Larunbatean, hilak 13 “El mejor verano de mi vida” emitituko da.

Elgoibar berriro ere martxan jarriko da uztailaren 20an, larunbata “Ocean’s 8” ezagunarekin eta igandean, hilak 21, “Thi mai” izenekoarekin.

Azkenik, uztaileko azkeneko asteburua emanaldiz beterik dator. Proiekzioak ostegunean hasiko dira, 25, “Bypass” euskarazko pelikularekin, ostiralean jarraituko dira “Sherlock Gnomes” filmarekin eta larunbatean, 27, “Los Increíbles 2” emitituko da. “Jurassic world: El reino caído” pelikulak amaiera emango dio aurtengo udako zinema zikloari.