robotikaren logotipoa

 

  • Elgoibarko Udalak, Doplay enpresarekin elkarlanean antolatuta, 7 eta 10 urte bitarte ume eta gazteek robotika, bideo-jokoen sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko lantzeko aukera izango dute.
  • Izena eman nahi dutenek irailaren 30era arte egin ahal izango dute honako estekaren bitartez: http://bit.ly/robotikaelgoibar

Urriaren 4an Elgoibarko Udalak, Doplay enpresarekin elkarlanean antolatutako Robotika Dibertigarria ekimenaren edizio berri bati emango zaio hasiera. Bostgarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, Udalaren helburu nagusia industria sektorea bultzatzen jarraitzea da, eremu tekniko zein teknologikoetako prestakuntza handiko profesionalen aldeko apustua berretsiz.

Hala, beste urte batez, lanak robotika, bideo-jokoen sorkuntza eta hainbat proiektu teknologiko etan zentratuko dira. . Tailer hauetan, 7 eta 10 urte arteko haur eta gazteek ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Makina Erremintaren Institutuaren (I.M.H) instalazioetan, robotak diseinatzeko, eraikitzeko eta programatzeko, bideojokoak sortzeko eta asmakuntza teknologikoak garatzeko aukera izango dute; honako erreminta hauek baliatuta: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity, Tinkercad…

Izena eman nahi dutenek irailaren 30era arte egin ahal izango dute honako estekaren bitartez: http://bit.ly/robotikaelgoibar

Robotika dibertigarria

  • 2019ko urriaren 4tik 2020ko maiatzaren 30era.

  • Ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara IMH eraikinean.

  • 7-10 urteko neska-mutikoentzat.

  • Prezioa: 36 € hileko. Udalak Elgoibarko haurrentzat diruz lagundutakoa. Elgoibarkoak ez direnentzat: 66 € hileko