Inprimatu
Iazko Robotika tailerra Maalan
Iazko Robotika tailerra

Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza lanean, udalerriko neska-mutiko txikiekin. Horretarako, ikasleei zuzenduriko tailer teknologikoak, Robotika izenaz ezagutzen direnak, jarri izan ditu abian. Urte hauetan, 250 haur inguruk parte hartu izan dute tailerrotan, eta programazioari, robotikari, sentsorikari, muntaketarako trebetasunei… buruzko proiektuak egin izan dituzte, era dibertigarrian eta ludikoan.

2019-2020 ikasturteari begira, udalak beste aurrerapauso bat eman nahi du eta berrikuntza gisa, BIZILABE izeneko gunea jarriko du abian, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzeko, eta bidenabar, ikasleen gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko. Hala, 11 eta 14 urte arteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan “udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmotan, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin sortutako ekimena da BIZILABE”.

Izena emateko momentuan kontuan izan beharreko informazioa:

Ekimen honekin hasi aurretik, urritik aurrera, BIZILABE zer izango den labur-labur azaltzeko, tailer monografiko bat egin nahi da, maketen eta prototipoen diseinua eta sorrera oinarritzat harturik:

Iraileko lehenengo tailer honetan parte hartuko dutenek Debabarrenako topaketan erakutsiko dituzte egindako proiektu guztiak:  

Debabarreneko topaketa: Euskadiko 3.Hezkuntza Robotika Txapelketa

Datorren irailaren 28an, Elgoibarren Debabarrenako topaketa egingo da, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea xede duena.

Topaketa honetan dohainik parte hartu ahal izango dute 2018-2019 ikasturteko Robotika ikastaroan parte hartu duten ikasle guztiek; izan ere, lehiaketan planteatuko diren erronkak dagoeneko ikasi eta praktikatu dituzte ikasturtean zehar.

Dena dela, maiatzetik irailera hainbat hilabete igaroko dira, eta ezagutzak gogoratu, eta bidenabar, lehiaketarako robota prest eramateko, parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da honako klase honetara joatea:

 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da 2019ko irailaren 13a baino lehen honako esteka hauetan:

http://gazterobotika.eus/#Campeonato  edo http://gazterobotika.eus/index.php/inscripcion-campenato-robotica/http:/gazterobotika.eus/index.php/inscripcion-campenato-robotica/

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.