Iazko Robotika tailerra Maalan
Iazko Robotika tailerra
  • Elgoibarko Udalak urrian jarriko du martxan udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmoarekin, besteak beste.
  • Ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain 11 eta 14 urte arteko gazteen artean, BIZILABE, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin sortu da.
  • Interesa duten pertsonek irailaren 16a baino lehen eman beharko dute izena hurrengo estekaren bitartez: https://labur.eus/bizilabe2019-2020ikasturteaelgoibar Irailaren 2tik 6ra tailer monografiko bat egingo da, BIZILABE zer izango den labur-labur azaltzeko. Uztailaren 25a baino arinago eman beharko da izena https://labur.eus/irailekotailerraelgoibar estekan.
  • Era berean, irailaren 28an, Debabarreneko topaketa ospatuko da Elgoibarren, non Euskadiko 3.Hezkuntza Robotika Txapelketako proposamen nagusienak eta tailer monografikoan egindako proiektuak erakutsiko diren. 2018-2019 ikasturteko robotika ikastaroan ibili diren 7 eta 10 urte bitarteko umeak txapelketan apuntatu ahalko dira. Izena ematekoa epea irailaren 13ra arte egongo da zabalik: http://gazterobotika.eus/#Campeonato

Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza lanean, udalerriko neska-mutiko txikiekin. Horretarako, ikasleei zuzenduriko tailer teknologikoak, Robotika izenaz ezagutzen direnak, jarri izan ditu abian. Urte hauetan, 250 haur inguruk parte hartu izan dute tailerrotan, eta programazioari, robotikari, sentsorikari, muntaketarako trebetasunei… buruzko proiektuak egin izan dituzte, era dibertigarrian eta ludikoan.

2019-2020 ikasturteari begira, udalak beste aurrerapauso bat eman nahi du eta berrikuntza gisa, BIZILABE izeneko gunea jarriko du abian, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetasuna eta sormena bultzatzeko, eta bidenabar, ikasleen gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko. Hala, 11 eta 14 urte arteko gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak egin ahal izango dituzte, gune fisiko baten baitan; Debabarrenean, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetan, ikerkuntzan diharduten emakumeen laguntzarekin.

Ane Beitia Elgoibarko alkatearen esanetan “udalerriko industria sektorea sustatzen laguntzeko asmotan, eta bestetik, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzeko apustua egiteko xedearekin sortutako ekimena da BIZILABE”.

Izena emateko momentuan kontuan izan beharreko informazioa:

  • Tokia: Makina Erremintaren Museoa.
  • Hasiera 2019ko urriaren 5ean.
  • Ostiralero.
  • 11-12 urte: 17:00etatik 18:30era.
  • 13-14 urte: 18:30etik 20:00etara.
  • Plaza mugatuak: 15 lagun saio bakoitzean.
  • Prezioa: 18 € neska edo mutiko bakoitzeko.
  • Izena emateko irailaren 16a baino lehen https://labur.eus/bizilabe2019-2020ikasturteaelgoibar

Ekimen honekin hasi aurretik, urritik aurrera, BIZILABE zer izango den labur-labur azaltzeko, tailer monografiko bat egin nahi da, maketen eta prototipoen diseinua eta sorrera oinarritzat harturik:

  • LTokia: Makina-Erremintaren Museoa.
  • 209ko irailaren 2tik 6ra.
  • 11 urtetik 14 urtera.
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat.
  • 10:00etatik 12:00etara.
  • Prezioa: 15 € neska edo mutiko bakoitzeko.
  • Eman izena uztailaren 25a baino lehen https://labur.eus/irailekotailerraelgoibar

Iraileko lehenengo tailer honetan parte hartuko dutenek Debabarrenako topaketan erakutsiko dituzte egindako proiektu guztiak:  

  • Tokia: Maalako parkea.
  • Eguna: irailaren 28a.
  • Ordutegia: 10:00-14:00.
  • Dohainik.

Debabarreneko topaketa: Euskadiko 3.Hezkuntza Robotika Txapelketa

Datorren irailaren 28an, Elgoibarren Debabarrenako topaketa egingo da, bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea xede duena.

Topaketa honetan dohainik parte hartu ahal izango dute 2018-2019 ikasturteko Robotika ikastaroan parte hartu duten ikasle guztiek; izan ere, lehiaketan planteatuko diren erronkak dagoeneko ikasi eta praktikatu dituzte ikasturtean zehar.

Dena dela, maiatzetik irailera hainbat hilabete igaroko dira, eta ezagutzak gogoratu, eta bidenabar, lehiaketarako robota prest eramateko, parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da honako klase honetara joatea:

  • 2019ko irailak 2019
  • 17:00-18:30
  • IMH eraikinean
  • Doakoa

 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da 2019ko irailaren 13a baino lehen honako esteka hauetan:

http://gazterobotika.eus/#Campeonato  edo http://gazterobotika.eus/index.php/inscripcion-campenato-robotica/http:/gazterobotika.eus/index.php/inscripcion-campenato-robotica/