Argazkia Foto1

  • Hautagai jeltzalea gaur goizean izendatu dute alkate bere alderdiaren aldeko botoei esker. Hala, EAJ-PNVk, maiatzaren 26ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zituen alderdiak, Elgoibarko Udala gidatzeko agintaldi berri bati ekin dio gaur.

Ane Beitia Elgoibarko alkate aukeratu dute gaur goizean Udalbatza eratzeko ospatu den osoko bilkuran. Zinegotzi jeltzaleak bere alderdiaren (8) aldeko botoak jaso ditu. Boto hauei esker, EAJ-PNVk, eta maiatzaren 26ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zituen alderdia izanik, Beitiak beste agintaldi bati aurre egingo dio. Jon Peli Uriguen, EH Bilduko hautagaiak ere alkate izateko hautagaitza aurkeztu du, bere alderdiaren zazpi botoak jasoz.. Elkarrekin Podemosek (1) bere burua bozkatu du eta PSE-EE (1) abstenitu egin da.

Beitia buru zuen EAJ-PNVko zerrendak 2.629 boto jaso zituen joan den maiatzean ospatutako udal hauteskundeetan, hau da, duela lau urte baino 168 boto gutxiago, botoen %45,06a eskuratuz. Emaitza hauekin, EAJ-PNVk 2015ean lortu zituen bederatzi zinegotzietatik bat galdu zuen. Bere aldetik, EH Bilduk 7 zinegotzi lortu zituen, duela lau urte baino bat gehiago, PSE-EE zinegotzi bakarrarekin geratu da beste bat galdu ondoren eta Elkarrekin Podemos zinegotzi batekin sartu da.

Inbestidurako osoko bilkuran datozen 2019-2023 urteetan zehar Udala osatuko duen Udalbatza berria eratu da. Korporazioa honela osatu da: EAJ-PNVko Ane Beitia alkatea, IIosu Arraiz, Andrea Arriola, Atsegin Uzuriaga, Iñigo Loiola, Maialen Gurrutxaga, Blanca Larrañaga eta Gorka Garaizabal zinegotziak; EH Bilduko Jon Peli Uriguen, Itxaso Egaña, Joseba Osoro, Eneritz Azkue, Jorge Hernando, Aitziber Aranberri eta Jon Etxabe; PSE-EEko Fernando Suarez eta Elkarrekin Podemoseko Evaristo Rodriguez.

Bere karguaz jabetzeko ekitaldian zehar, Ane Beitiak bere herriko Alkatetza berriz bere gain hartzea “elgoibartar batentzat ohore handia” dela adierazi du eta etapa berri honi “inoiz baino ilusio handiagoz” aurre egiten diola gaineratu su. Jada alkate berriak, Gobernu taldea, azkenengo lau urteetan jarraitutako ildoetan oinarrituko dela esan du, kudeaketa eraginkor, erantzule eta hurbil baten alde apustu eginez “elgoibartarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko xedez”.

Zentzu honetan, Beitiak horretarako, gainerako alderdi politikoak “entzutea, haiekin hitz egitea eta akordioetara iristea beharrezkoa” izango dela nabarmendu du, udalerrirako onenak diren proiektuak aurrera ateratzeko, Elgoibarrek eremu guztietan aurrera egin dezan.

Hauteskunde programa bete”, hori da alkateak hartu duen konpromisoa, eta horretarako, talde hurbil, zintzo eta arduratasua duela ziurtatu du. “Erantzulea udaleko diru-kutxa kudeatzerakoan, eta erantzulea elgoibartar guztien interesak defendatzerakoan, inolako bereizketarik gabe”, adierazi du.

Bere hitzaldia bukatu baino lehen, Beitiak bere eskerrik zintzoenak luzatu nahi izan dizkie Udaleko langileei, kargua uzten duten zinegotziei eta zinegotzi berriei, bere alderdiari, bere familiari eta EAJ-PNVren hautagaitzan konfiantza ezarri duten pertsona guztiei.