Mintxetako igeriluak

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du Mintxetako igerilekuaren udako denboraldiari larunbat honetan, ekainaren 15ean, emango zaiola hasiera. Hiru hilabete egongo da zabalik igerilekua, irailaren 15era arte hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:30etara eta asteburuetan eta jai egunetan 10:00etatik 20:30etara. Abuztuan eta irailean itxiera ordutegia 20:00etara aurreratuko da, urtero egiten den bezala. Denboraldi osoan egun bakarrean, abuztuaren 26an (Txiki eguna), igerilekua itxita egongo da.

Prezioari dagokionez, Patronatuko abonatuek sarrera doanik izango dute eta abonatu ez diren erabiltzaileek, 18 urte arte 4 euro, eta 18 urtetik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Kontutan izan behar da 2014 urtean Udal Kirol Patronatuak sarreraren prezioa jeitsi zuela (helduen prezioa 8,50 eurotik 6 eurora  eta haurrena 5,30 eurotik 4 eurora) eta 2014 urtetik prezio bera mantendu duela.