Argazki sariatua 2018ko lehiaketan

  • Elgoibarko Udalak eta Ongarri Argazkilari elkarteak lankidetzan antolatutako edizio berria nobedadeekin dator. Aurten, Elgoibarko Gaztelekuaren laguntzarekin, nerabeentzako Instagram lehiaketa bat egingo da.
  • Parte hartzaile bakoitzak, paperean egindako argazkien modalitatean, gehienez 4 argazki aurkeztu ditzake Olaizaga Kiroldegian eta Instagram lehiaketaren kasuan, kirolaren inguruko argazki bat igo beharko dute. Bi kasuetan, uztailaren 19a baino lehen.
  • Guztira 1.450 euro banatuko dira bi modalitateetarako desberdindutako maila guztien artean.
  • Oinarriak (PDF)

Elgoibarko XIV. Kirol Argazkien Lehiaketa berrikuntzekin dator. Aurten, lehenengo aldiz, Elgoibarko Udalak eta Ongarri Argazkilari elkarteak lankidetzan antolatzen duten ekimen honek, nerabeei zuzendutako Instagram lehiaketa bat ere izango du, Elgoibarko Gaztelekuaren laguntzari esker. Edizio honetan, paperean egindako argazkien modalitatetik nerabeen maila edo kategoria atera egin da eta kolektibo honentzako lehiaketa berezia antolatu da.

Hala, ohiko papereko argazkien modalitateak hiru maila izango ditu (orain arte lau izan ditu): herrintarrentzako saria, gazteentzako saria eta sari orokorra. Instagram modalitatearen kasuan, maila bakarra izango da, nerabeena. Bi kasuetarako, argazkiak aurkezteko epea uztailaren 19ra arte egongo da irekita eta guztira 1.450 euro banatuko dira sarietan maila desberdinen artean.

Argazki lehiaketa honetan nahi duten zaletu guztiek har dezakete parte, bai profesionalek, bai amateurrek. Gaiak kirolaren arlo guztiak ikutzen ditu. Papereko argazkien kasuan, partaide bakoitzak,, gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanek originalak izan beharko dute eta hurrengo helbidean aurkeztu beharko dira: Olaizaga kiroldegia, 32 posta kutxatila, San Roke Kalea 1, 20870 Elgoibar.

Instagram modalitatearen kasuan, argazkiek gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mbeko pisua izan beharko dute eta gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Argazkien aurkezpenari dagokionez, hurrengo pausoak bete beharko dira:

  • Instagramen Elgoibarko Gaztelekua jarraitu
  • Kirolaren inguruko argazki bat atera
  • Argazkia Instagramera igo eta Elgoibarko Gaztelekua etiketatu
  • Argazkia editatuta mugikorrean gorde saridunak izendatu arte

Mailak eta sariak

  1. Paperean egindako argazkien kasuan:
    • Herritarrentzako saria: Elgoibarren bizi direnek aurkeztutako argazkirik onena sarituko da. Saria: 200 €
    • Gazteentzako saria: 18‐ 30 urte bitarteko gazteak, Elgoibarren nahiz kanpokoan bizi direnak. 1. saria: 300 € / 2. saria: 200 €
    • Sari orokorra: 30 urtetik gorakoak, Elgoibarren nahiz kanpoan bizi direnak.
      1. saria: 300 € / 2. saria: 200 €
  1. Instagrameko argazkien kasuan:
    • Nerabeentzako saria: 2001-2006 urte artean jaiotakoak, Elgoibarren nahiz kanpoan bizi direnak. 1. saria: 150 € / 2. saria: 100 €

Epaimahaia uztailaren 23an bilduko da, eta honela osatuta egongo da: Elgoibarko Udaleko lau ordezkari ( bi teknikari eta bi zinegotzi ), Ongarri argazkilari elkarteko ordezkari bat eta herriko kirolari bat. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta sarituei emailez jakinaraziko zaie. Sari banaketa abuztuaren 22an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Epaimahaiak aukeratzen dituen argazkiak jendaurrean erakutsiko dira, abuztuaren 22tik 31ra, Kultur Etxean (Txiki egunean, abuztuak 26an, itxita). Ordutegia: 18:30 – 20:30. Zehaztasun gehiago lehiaketaren oinarrietan.