Jaixetako kamiseten tailerra

Aurten, estreinezkoz, Gaztelekuak San Bartolome Jaietarako kamiseten tailerra antolatu du. Tailerraren helburua nerabeek jaietarako egiten dituzten kamisetak beraiek diseinatu eta egitea da, oinarrizko serigrafia teknika baten bidez.

Kamiseta propioak sortzeko tailer hau ekainaren 24an eta 27an izango da, Egur Arte Tailerrean, bertako irakaslearekin. Ekainaren 24ko hitzordua arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango eta parte hartzaileek bere kamiseta diseinatuko dute. Ekainaren 27ko saioan aldiz, kamisetak serigrafiatuko dituzte, goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. 

Kamiseta diseinatzerako orduan, irudien eta mezuen lanketa egingo da; honela, helburua da, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak dituen hiru zeharlerroak (Euskara, Berdintasuna eta Inklusioa ) aintzat hartuz, mezu hauek euskaraz idatziak, parekideak eta inklusiboak izatea.

Izen ematea ekainaren 19ra arte egongo da zabalik. WhatsApp bidez egin ahal izango da (628 170 330) edota instagramez (@elgoibarkogaztelekua).