Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, AP-8 autobidean, Elgoibar parean, panel akustikoak jartzeko lehenengo pausoa emango du bihar. Lehenengo fase honetako lanak, Arregitorre paretik hasiko dira, poste elektrikoak kendu eta gunea kanalizatuko dute linea lurperatzeko eta panelak kokatuko diren lursailak libre uzteko. Bi kilometro baino gehiagotan zehar jarriko dituzte pantailak eta urte amaierarako instalatuta egotea aurreikusten dute. 

Obra gauzatzeko, Bidegik milioi eta erdiko inbertsioa egingo du, autobideak sorrarazten dituen zarata desberdinak murriztu eta inguruko auzotarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.