danbor

  • Elgoibarko Udaleko Kultura sailak, herriko elkarte eta taldeek antolatuta, egitarau oparoa prestatu da aurten ere. Jaiak ostiral honetan hasiko dira, ekainak 7, eta hurrengo asteburuan izango dute jarraipena.
  • Trinitateetako ekitaldi nagusiak mantendu egiten dira, azokak eta danborradak, besteak beste. Honez gain, ekainaren 14ko gauean, Udal Musika Bandak Kalegoen plazan eskainiko duen kontzertu berezia azpimarratu behar da. Lehenengo lerroa gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonentzat erreserbatu da.
  • Lehen aldiz baita, buruhandien kalejiran Lekuederreko gunea buruhandirik gabeko gunea izango dela, beldurra duten umeek zein babes leku bat behar duten pertsonek toki lasai eta seguru bat izan dezaten.
  • Egitaraua (PDF)

Trinitate Jaietarako motorrak berotzen hasiko dira ostiral honetan Elgoibarren. Urtero bezala, Elgoibarko Udaleko Kultura sailaren eta herriko elkarte eta taldeen elkarlanari esker, gustu eta publiko guztiari zuzendutako egitarau oparoa prestatu da, 20 ekintzatik gora jasotzen dituena. Esan bezala, jaiei asteburu honetan emango zaie hasiera, baina datorren ekainaren 14, 15 eta 16an jarraipena izango dute.

Aurtengoan ere, Trinitateetako ekitaldi nagusiak, feriak eta danborradak, besteak beste, mantendu egin dira. Nobedadeen artean azpimarratu beharra dago ekainaren 14an, gaueko 22:30etan Udal Musika Bandak Kalegoen plazan eskainiko duen kontzertu berezia (lehenengo lerroa gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonentzat erreserbatu da). Beste berrikuntzen artean, esan beharra dago ekainaren 16an , arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara ospatuko den erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten kalejiran, Lekuederreko gunea buruhandirik gabeko gunea izango dela, beldurra duten umeek zein babes leku bat behar duten pertsonek toki lasai eta seguru bat izan dezaten.

Egitarauak ohiko jarduerak ere jasotzen ditu, besteak beste, erromeriak, kalejirak, margo lehiaketak, azoka berezia, Elgoibarko baserrietan ekoitzitako produktuen salmenta, abereen erakusketa, sagardo lehiaketa, herri-kirolak, nagusi zein haurren danborradak, artisau azoka, etab.

Hauxe programazio zehatza:

Ekainak 7, ostirala:

  • 19:00etan: Erromeria, Kalegoen plazan. Antolatzailea: Emudafe.

  • 21:30ean: Kopla txapelketa. Bolatokiko parkean. Euria bada, Gaztetxean. Antolatzailea: E.I.

 

Ekainak 8, larunbata:

  • 9:00etatik 10:00etara: VIII. Kaleko Margo Lehiaketarako izen ematea, Kultur Etxeko sotoan. Nagusientzat (18 urtetik gorakoentzat). Egur Arte Tailerrak antolatuta (Informazioa: 666 557 538).

  • 13:00etatik 14:00etara: VIII. Kaleko Margo Lehiaketaren lanak entregatzea, Kultur Etxeko sotoan.

  • 14:30ean: VIII. Kaleko Margo Lehiaketaren sari banaketa, Kultur Etxeko sotoan.

 

Ekainak 14, ostirala:

  • 19:00etan: Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Maalako parkean. Antolatzailea: Musika Eskola.

  • 22:30ean: Udal Musika Bandako kontzertu berezia, Kalegoen plazan. Lehenengo lerroa gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonentzat izango da.

 

Ekainak 15, larunbata:

  • 10:00etatik 17:00etara: TRINITATEETAKO XIX. AZOKA BEREZIA. Antolatzailea: Debemen.

  • 10:00etatik 14:30era: Lekueder parkean, Elgoibarko baserrietan ekoitzitako produktuak salgai.

  • 10:00etatik 17:00etara: Trenbide kalean, Elgoibarko baserrietan hazitako abereen erakusketa.

  • 11:00etan: Lekuederreko karpan, Kalitatezko produktuen dastaketa (euskal baserriko ”Lumagorri” oilaskoa, aire librean hazitako “Basatxerri” txerrien saiheskia eta hirugiharra). Antolatzailea: Debemen. Elgoibarko baserrietako sagardo lehiaketa eta dastaketa izango da. Antolatzailea: Zazpiki Kultur Elkartea.

  • 13:00etan: Emakumeen Euskadiko trontza txapelketa. Kalegoen plazan. Antolatzailea: Sigma Probaleku Elkartea.

  • 14:30ean: Elgoibarko baserritarren anaiarteko bazkaria Lekuederreko karpan.

  • 18:00etatik 19:30era: Kalejira Kalegoen plazatik hasita: Mauxitxa txaranga eta panpin erraldoiak.

  • 22:00etan: Idi bakarreko proba: UZTARRI MOTZEKO TRINITATE SARIA, Sigman. Antolatzailea: Sigma Probaleku Herri Kirol Elkartea.

  • 23:00etan: NAGUSIEN DANBORRADA, UDAL MUSIKA BANDAk lagunduta, Kalegoen plazan.

 

Ekainak 16, igandea:

  • 9:00etan: DIANA, Udal Txistulari Taldearekin.

  • 10:00etatik 14:30era: XXIV. ARTISAU AZOKA, Lekueder parkean.

  • 11:00etan: MEZA NAGUSIA, Parrokiako Abesbatzaren laguntzaz, San Bartolome parrokian.

  • 12:00etan: HAURREN DANBORRADA. Antolatzailea: I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskola.

  • 17:30etik 19:00etara: ERRALDOI, BURUHANDI eta ZEZENZIKLETEN KALEJIRA, Elgoibarko Dultzaineroekin batera. Lekueder: Buruhandirik gabeko gunea.

 

Ekainak 17, astelehena:

  • 22:00etan: Idi bakarreko proba: UZTARRI MOTZEKO TRINITATE SARIA, Sigman. Antolatzailea: Sigma Probaleku Herri Kirol Elkartea.