bertso saioa

 

Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuaren ikasturte amaierako jaialdia izan zen atzokoa. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako Lehen Hezkuntza 4. eta 5. mailetako 256 ikasle aritu ziren kantuan oholtza gainean. Saioetan, taldeka igo ziren eszenatokira eta mikrofonoaren aurrean binaka edo hirunaka aritu ziren bertsotan. Irati Artetxe izan da ikasturte honetan irakasle lanetan aritu izan dena eta atzoko saioan aurkezle eta gidari izan zena.

Gelan ikasitakoa erakusteko aukera paregabea izan zen atzo eta entzuleek harrera ezin hobea egin zioten ikuskizunari, izan ere, aretoa jendez gainezka egon zen bi saioetan.

Argazki bilduma

bertso-saioa
bertso-saioa
bertso-saioa