Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamenduak Elgoibarko Udalari jakinarazi dionez, atzo hasi ziren eskualdeko sareko eta sare lokaleko errepideetan zoruaren gainazala birgaitzeko lanak. Obrak hilabete batez luzatuko dira gutxi gora behera, GI-3322 ( Azkue eta Beraseta, Tartea 0,000-2,450 KP) eta GI-3324 (San Pedro, Tartea 0,000-3,570 KP) errepideei eraginez.

Lehenengo jarduerak GI-3322 (San Roke) errepidean hasi dira eta gero GI-3324ra pasako dira (San Pedro). Bide bakarra moztuko da trafikoa txandakatuz, eta errepidea betun nahasketaz berdintzen hasiko dira. Ondoren, mikroaglomeratu hotzezko bi geruza zabalduko dituzte, eta, azkenik, seinaleztapen horizontala pintatuko dute berriro ere. Lanak txandakatzen joango dira bi errepideetan.

Lanak beti ere eguraldiaren eta tenperaturaren menpe egongo dira, baina atzo hasi eta hilabete bateko iraupena izatea aurreikusten da.