balkoien kartela

  • Ekimenaren xedea herriko balkoiak eta leihoak loreekin apainduz, herriari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea da, eta bidenabar, ohitura hori herritarren artean zabaltzea.
  • Lehiaketan Elgoibarko hiri-lurzoruan dauden etxebizitza guztiek parte hartu ahal izango dute, eta horretarako hiru aukera eskaintzen dira: maiatzaren 20tik ekainaren 14ra, HAZ bulegoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta maiatzaren 23an, Kalebarren plazan izango den “FurgoBaratzean”.
  • Oinarriak (PDF)

 

Beste urte batez eta iazko arrakasta ikusita, Elgoibarko Udalak udalerriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du. Ekimenaren helburua, herriko balkoiak eta leihoak loreekin apainduz, herriari itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzea da, eta bidenabar, ohitura hori herritarren artean zabaltzea. Helburua ez da lehiaketa egitea, herritarren interesa eta ahalegina saritzea baizik.

Lehiaketan Elgoibarko hiri-lurzoruan dauden etxebizitza guztiek parte hartu ahal izango dute, eta horretarako, izena eman beharko dute:

• Maiatzaren 20tik ekainaren 14ra, HAZ bulegoan (07:30 - 15:30)
• Maiatzaren 20tik ekainaren 14ra, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila zehaztuta
• Maiatzaren 23an, Kalebarren plazan izango den “FurgoBaratzean” (10:00-13:00) banatuko den inprimakia beteta. Furgobaratzean lore bakarra banatuko da etxebizitza bakoitzeko, amaitu arte.

Hiritarrak parte hartzera animatu nahi du Udalak, epaimahaiaren hitzetan, iaz izena eman ez zuten balkoi eder asko ikusi baitziren balorazioa egiterakoan, eta pena izan zen horietako baten bat ez saritzea.

Sariei dagokionez, balkoi edo leiho dotoreena sarituko da; horretarako, landare edo lore biziak erabiliko dira apaingarri gisa, eta epaimahaiak horiek kaletik ikusteko aukera izan beharko du. Parte-hartzaileek balkoi eta leihoak nahi bezala apaindu ahal izango dituzte, beti ere, ingurua errespetatuz (auzokideak, kalea…) eta segurtasuna bermatuz. 2 sari mota egongo dira eta herriko eta eskualdeko sariak bateraezinak dira:

• Herrikoa: lehenengo sariak 200 euroko bonoa irabaziko du, eta bigarrenak, 150 eurokoa Txankakua elkarteko saltokietan gastatzeko.
• Eskualdekoa: 250 euroko bonoa irabazlearen herriko saltoki elkartuetan gastatzeko.

Epaimahaia hiri lorategietan aditua den pertsona batek eta udaleko ordezkari batek osatuko dute. Balorazioa uztaileko lehenengo hamabostaldian egingo da eta baloratuko diren irizpideen artean daude, konposizioaren originaltasuna eta sormena, apainketaren kalitatea, harmonia, diseinua eta konplexutasuna.

Uztailean jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, eta sari banaketa ere hilabete horretako erdialdean egingo da. Parte-hartzaileei sari banaketa noiz eta non egingo den abisatuko zaie aldez aurretik. Baliteke sariak hutsik geratzea, epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitate maila ez badute.