Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin elkarlanean, deialdia egin du honako 6 lanpostu hauek beteko dituzten langileak kontratatzeko:

  • Eginkizun anitzeko  3 langile
  • Arkitekto teknikoa, arkitektoa, obra publikoetako ingeniari teknikoa edo bide, ubide eta portuetako ingeniaria. 
  • 2 administrari laguntzaile

Lehenengo lanpostuak lanaldi osoko dedikazioa izango du eta 4 hilabeteko iraupena; eta bigarrenak, berriz, % 75eko dedikazioa eta 4 hilabeteko iraupena. Azken bi lanpostuen dedikazioa (administrari laguntzaileak), bestalde, %75ekoa izango da, eta iraupena, 4 hilabetekoa.

Kontratazio hauek, 2019. urtean, Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako eman diren dirulaguntzen baitan egingo dira. Elgoibarko Udalak,  guztira,  66.556,49€ jaso ditu horretarako.

Lanpostu hauetan izena eman nahi dutenek Elgoibarko Lanbideren egoitzara jo beharko dute.

Informazioa: http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaa&CTRG=1&RG=6&PM2=20&PM6=Elgoibar&ORDN=12&FAMB=&FNIV=&FTIC=&FMUN=&RP=5