ui47 kartel w

  • Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

Beste urte batez, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, udan, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei.

UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea “ikastaroak hasi baino astebete lehenago” bukatuko da. Ikastaroez gain, Jardunaldiak ere antolatu ditu UEUk:

Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana.   Bilbo, ekainak 20.

Klima-aldaketa: Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz.   Bilbo, ekainak 11.

Hizkuntzalari Euskaldunen IV. Topaketa. Hitzetik hotsera.   Iruñea, ekainak 25.

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen V. Bilkura: Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna?   Eibar, ekainak 27

.Ikastolak eta Kooperatibismoa (I.Topaketa): publikotasun berri baten bila    Eibar, uztailak 8.

Maitasuna politikoa da. Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen (Jakin Jardunaldiak).   Usurbil, uztailak 11-12

Ikastaro eta jardunaldiei buruzko informazioa lotura honetan: 47. Udako Ikastaroak

Hik Hasik-en eskaintza:

Hik Hasik-ek udan antolatzen dituen ikastaroak ere diruz lagunduko ditu Udalak.

Uztailaren 1etik 4ra egingo dira Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian. Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran 

egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Bi berrikuntza nagusi izango dira:

  1. Uztailaren 2tik 4ra ohiko topaketak egingo dira, baina ohi baino gehiago izango dira, partaideen eskura ahalik eta aukera zabalena jartzeko. Guztira 35 i kastaro eskainiko dira. Topaketok goizeko 9:etatik 14:etara egingo dira, Donostiako EHUn. (IZENA EMAN)

  2. Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko mahai-inguruak antolatu dira uztailaren 1erako, “Hezkuntza errealitate berrietara jauzi” izenburupean, Donostiako EHUn. (IZENA EMAN)

Izena emateko epea: maiatzaren 31 arte.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzari esker, Udalak matrikularen kostu osoa ordaintzeko laguntza emango die Elgoibarko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei, eta matrikula erdia ordaintzeko laguntza, berriz, lanean diharduten herritarrei. Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatzen da, informazio gehiago Kultur Etxean (Euskara Sailean): 943 744366 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.