Elgoibarko gazteen aisialdia sustatzen jarraitzeko helburuarekin Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Udako Kirol Campusa ez ezik bestelako ikastaro ugari antolatu ditu udarako. Jardunak 6 urtetik gorako umeei zuzenduta daude eta ekainaren 24tik uztailaren 19ra ospatuko dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: aerobik txiki (6-10 urte), zumba-krosfit gazteak (11-16 urte) eta spinning gazteak (11-16 urte).

Halaber, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak igeriketa ikastaro bat ere jarri du martxan, zeinetan gazteez gain helduek ere hartu dezaketen parte. Kasu honetan, ikastaroak uztailaren 1etik 18ra gauzatuko dira.

Aipatutako ikastaroetan parte hartu nahi dutenek ekainaren 18ra arte izango dute izena emateko aukera Olaizaga eta Mintxetan.