Inprimatu

Robotika dibertigarriaren logotipoa

Elgoibarko Udalak, sustapen ekonomikoa eta enplegua sailaren bitartez, Robotika Dibertigarriaren III. Feria antolatu du maiatzaren 26rako, udalerriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egin nahi duen ekimena, alegia. Robotika Dibertigarria 7 eta 10 urteen arteko ikasleei zuzenduta dago eta Maalako parkean ospatuko da 11:00etatik 13:30era.

Elgoibarko Udalak aspalditik dabil udalerriko industri sektorea bultzatzeko lan egiten. Izan ere, argi dauka, bizilagun askoren ongizate ekonomikoa eta soziala, hemengo enpresa eta pertsonek sortzen duten aberastasunean oinarritzen dela. Zentzu horretan, Elgoibarko enpresek urte asko daramatzate maila teknologiko handiko proiektuen aldeko apustua egiten eta horretarako, eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar dituzte. Beraz, beharrizan hau badagoela jakinda Elgoibarko Udalak udalerriko gazteekin txikitatik lan egiteko jarduerak bultzatzen ditu.

 

Aurreko urteetan bezala, jarduna bi tailerrez eta erakusketa batez osaturik egongo da, non urtean zehar Elgoibarko tailer teknologikoetan parte hartu duten ikasleen lanak erakutsiko diren. Tailerrei dagokionez, gazteek programazioarekin eta robotikarekin, lotutako proiektuak burutuko dituzte modu dibertigarrian eta jolas-giroan.

 

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.