Elgoibarko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina agertu nahi du Giza Eskubideen parkean goizaldean izandako gizon baten hilketagatik eta honen lagunak jasandako erasoagatik. Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordea eguerdiko 12:30ean urgentziaz bildu da eta aho batez, ezbeharra salatu du. 
 
Udal honek horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jotzen ditu. Halaber, biktimei, senitartekoei eta baita gertukoei ere, erabateko babesa helarazi nahi die. 
 
Azken eraso hau salatzeko eta indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko apustua aldarrikatzeko, astelehenean, maiatzak 13, arratsaldeko 19:00etan, elkarretaratze isila egingo da udaletxe aurrean. Herritarrei konzentrazioarekin bat egiteko deialdia luzatzen die Udalak.