Coloquio del Bosque Zamora
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Elgoibarko Europako Kirolaren Herria 2019 izendapena ospatzeko garatzen ari den programazioaren baitan solasaldi interesgarri bat antolatu du maiatzaren 28rako. Herriko Antzokian izango da, 19:00etan, eta bertan Vicente Del Bosque eta Jesus Mari Zamora izango dira, biek izandako esperientzien bitartez Kirolaren Balioen inguruan solasteko. Ikusleek ere parte hartu ahal izango dute Vicenteri eta Jesus Mariri galderak eginez.
 
Elgoibar Europako Kirolaren Herria 2019 programazioa 70 ekitaldi baino gehiagoz osatuta dago eta kasu honetan futbola izango da protagonista, bertan izango ditugun solaskideen bizitzan futbola oso garrantzitsua izan baita. Vicente Del Bosque, Real Madridekin jokalari eta entrenatzaile bezala titulo asko lortutakoa da (5 Liga eta 4 Kopa, besteak beste) eta Espainiako selekzioko entrenatzailea izanik Munduko eta Europako txapelketak lortu zituen. Jesus Mari Zamorak, berriz, Realarekin bi Liga, Kopa eta Superkopa irabazi zituen. Realeko entrenatzailea ere izan zen 2000-2001 denboraldi bukaeran, Olabe eta Masachekin batera, eta 2002-2003 Ligan txapeldunorde gelditu zen Denoueix-en laguntzaile zela.
 
Sarrera doan izango da.