Elgoibar lagunkoiaren priektuaren aurkezpena Udaletxean

Hitzordua goizeko 10:30ean Jubilatuen Biltokian izango da, eta helburua eguneroko bizitzan eragina duten hainbat arloren inguruan iritzia ematea da.
Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, taldeak galdeketa bat egin zuen iaz, eta ia 650 lagunek parte hartu zuten. Elgoibar Lagunkoiak aztertzen dituen arloak honakoak dira: etxebizitza, garraioa, aire libreko espazioak, parte-hartzea, inklusioa, komunikazioa edota osasun eta gizarte zerbitzuak.

 

Elgoibar Lagunkoiak bi topaketa antolatu ditu ostiral honetarako eta hurrengo ostiralerako, maiatzaren 10erako eta 17rako, hain zuzen. Hitzordua goizeko 10:30ean Jubilatuen Biltokian izango da, eta talde sustatzaileak herritarrak animatu nahi ditu bertara joan eta euren iritzia eman dezaten eguneroko bizitzan eragina duten hainbat arloren inguruan.

Elgoibar Lagunkoiak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, galdeketa bat egin zuen iaz, eta ia 650 lagunek parte hartu zuten galderei erantzunez. Orain, emaitzak partekatu eta beste urrats bat eman nahi du talde eragileak aurrera egiteko. Inkestaren bidez, gainera, 64 lagunek parte hartzen jarraitzeko prestutasuna agertu zuten, eta haiei guztiei ere gonbidapena egin nahi zaie.

Elgoibar Lagunkoiak aztertzen dituen arloak honakoak dira: etxebizitza, garraioa, aire libreko espazioak, parte-hartzea, inklusioa, komunikazioa edota osasun eta gizarte zerbitzuak.

Ekimenaren bidez, orokorrean, herritarren ongizatea lortu nahi dugu, eta bereziki, zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetzeko, adin guztietarako herri lagunkoia eraikitzea” adierazi dute arduradunek.