udakoporrak g

  • Elgoibarko Udalak 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntzetara haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izateko.
  • Udako eskaintzaren diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epeak honakoak izango dira: maiatzak 15 haurrentzako eta ekainak 19 nerabeentzako.
  • Eskaerak behar bezala beteta HAZen, www.elgoibar.eus, egoitza elektroniko edota posta-bulegoetan aurkeztu behar dira.
  • Oinarriak (PDF)

Elgoibarko haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izateko helburuarekin Elgoibarko Udalak guztira 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntzak ematera. Diru-laguntza familia ugari eta guraso bakarreko familiei, familia eredu hauek izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten duten familia eta gizarte izaerako diru-laguntzen bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiei zuzendua dago, beraien ardurapeko adingabeek udalerriko haur eta nerabeentzako uda eta neguko oporraldietako aisia eskaintza publikoan parte har dezaten.

Udako eskaintzaren diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epeak honakoak izango dira: maiatzak 15 haurrentzako eta ekainak 19 nerabeentzako. Eskaerak behar bezala beteta HAZen, www.elgoibar.eus, egoitza elektroniko edota posta-bulegoetan aurkeztu behar dira.

Hauek dira, konkretuki, diru-laguntza eskatzen duenak bete beharreko baldintzak:

  • Elgoibarko udalerrian erroldatuta egotea deialdi honetan ezarritako eskaera-epearen aurreko sei hilabeteetan gutxienez.

  • Familia ugariaren edo guraso bakarraren titularra izatea, haurrentzako edo nerabeentzako aisia eskaintzan bigarren seme-alabaren izen ematea egitea, edo gizarte izaerako honako diru-laguntzaren baten titularra izatea eskaera egiten den egunean: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza.

  • Bere ardurapean edukitzea 2 urte edo gehiagoko eta 18 urte baino gutxiagoko adingaberen bat (2001/01/01 eta 2017/12/31 bitartean jaioa).

Diru-laguntzaren zenbatekoari dagokionez (bi oporraldietako aisia eskaintza, hots, uda eta negua), familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren % 30 jasoko dute, familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek, kuotaren % 30 jasoko dute (bigarren izen emate honetan) eta Gizarte izaerako diru-laguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek, kuotaren % 70 jasoko dute.