Udaltzaingoa

  • Parte hartu nahi dutenek eskakizuna maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean www.arkauteakademia.eus eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan.
  • Oinarriak (PDF)

Elgoibarko Udalak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bitartez, Udaltzaingoko 4 plaza (2. euskara hizkuntza-eskakizunarekin) betetzeko hautaketa-prozedura deialdia ireki du. Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa aske bidez egingo da.

Deialdi ofiziala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatuta dago jada, beraz, hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Hauek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean www.arkauteakademia.eus eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira.

Deialdian parte hartzeko baldintzak oinarrietan daude zehaztuta. Horien artean azpimarratzekoak dira besteak beste, 2. (euskara) hizkuntza-eskakizuna, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokidea edo goragoko mailako graduatu titulua eta eskaerak aurkezteko eperako turismoetarako B gidabaimena izatea. Halaber, gizonezkoek, 1,65 metroko altuera izan beharko dute gutxienez eta emakumezkoek, aldiz 1,60 metro.

Oposizioari dagokionez, jakintza proba batez, bi proba psikoteknikoz, gaitasun fisikoari buruzko proba batez eta aurrez aurreko elkarrizketa batez osaturik egongo da.

Aipatzekoa da ere, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente gisa Udaltzain Kidegoetan egindako zerbitzuak baloratuko direla. Halaber, euskararen C-1 jakite-maila egiaztatzen dutenei 70 puntu emango zaizkie.