Elgoibarko idazlanen sari banaketa01
  • Guztira 25 lan saritu dira eta banaketa ekitaldia atzo arratsaldean ospatu zen Musika Eskolako auditorioan. Sariak erosketa bonuak, diplomak eta liburuak izan dira.
  • Elgoibarko Udalak antolatutako lehiaketa honen helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea da.

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko II. Idazlan lehiaketara 165 lan aurkeztu dira, iaz baino 23 gehiago, eta horietako 25 izan dira sarituak. Sariak atzo arratsaldean bertan banatu ziren Musika Eskolako auditorioan.

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. Eskertzekoa beraz, epaimahaiak egindako lana, baita eskoletako arduradunek egindakoa ere.

Ane Beitia alkateak sarrera egin ondoren, hitza eman zien epaimahaikoei euren balorazioa egin zezaten. Hauek esandakoaren arabera, “parte-hartze nabarmena izan da, eta Lehen Hezkuntzako lanetan, bereziki, zaila izan da aukeraketa egitea, asko izan dira eta txukun idatzita egoteaz gain, istorio irudimentsuak kontatu dituztenak”.

Jarraian, sarituen berri eman zuten, eta sariak (erosketa bonuak, diplomak eta liburuak), berriz, Alkateak, Kultura zinegotziak eta Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotziak banatu zituzten.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira: 

A TALDEAN (8 saritu): diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari
  • Laura eta txoriak: Nahia López Saborido
  • Desberdina naiz eta zer: June Langara Iriondo
  • Izengabeko mamua: Greta Malvaso  Fernández
  • Kobazulo majikoa: Naia Arosa Sasiain
  • Lotsa gaindituz: Duna Santos Otegi
  • Karamelozko planeta: Iago Fernández Juaristi
  • Koadro baten barruan: Maialen Azkoaga Telleria
  • A ze parea karakola eta barea!: Malen Garate Bastida        

B TALDEAN (8 saritu): diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Miren eta erleak: Naroa Ansola Ansotegi
  • Julen eta lagunak: Irene Nogales Migales
  • Zirkuan bizi: Mikel Sastre Estarta
  • Pobrezia alaia: Mikel Rodriguez Eugi
  • Txoritxo magikoa: Ane Calleja Cámara
  • Gaurko moda: Melany Farell Moreno
  • Udinken ametsa: Danel Rodriguez Aranburu
  • Denak berdinak gara: Duna Garate Osoro

D TALDEA (4 saritu): diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Sentimenduen mundua: Natasha Bengoa Vergara
  • Bere azken hitzak: Paule Badiola Bastida
  • Esperantzaren mezua: Ariane Vicente Rey
  • Ez etsi: Kaoutar Elidrissi Afkir

E TALDEA (3 saritu): 100 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Itxaropen geltokia: Eider Ansola Ansotegi  
  • Mezu hondoratua: Judit Araujo Gómez
  • Dohai berezia: Ihintza Gurrutxaga Larrañaga

F TALDEA (2 saritu): 120 €-ko bonua eta liburu bat opari

  • Etxe barrua: Paula Anchustegui Iglesias
  • Bere izena Erika da: Jurdana Alberdi Regil
Elgoibarko idazlanen sari banaketa02
Elgoibarko idazlanen sari banaketa05
Elgoibarko idazlanen sari banaketa03