Hurrengo asteetan zehar, Elgoibarko Udalak gazteei zuzendutako diru-laguntzen programa bat jarriko du martxan etxebizitzak alokatzeko erraztasun gehiago izan dezaten. Programa hau, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago bideratuta eta Udalak gogorarazi nahi die, laguntza hau eskatzeko, ezinbestekoa izango dela 2018ko errenta aitorpena eginda izatea. 
 
Udalak, aurten ere helburu bikoitzarekin abiaraziko du laguntza programa hau. Alde batetik, gazteei bere emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzen laguntzeko eta bestetik, gazteen artean sustatzea alokairuzko etxebizitza bat lortzea Elgoibarren.