Elgoibarko etxebizitxa batzuk

  • Aurten ere, Elgoibarko Udalak 75.000 euro bideratuko ditu diru-laguntza lerro honetara Elgoibarko hiri lurzoruan kokatuta dauden bizitegietarako eraikinen fatxadak eraberritzeko eta margotzeko obrak sustatzeko. Deialdi honekin hiri paisaia hobetzen laguntzea eta hartara, udalerriaren irudia hobetzea nahi da.
  • Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da eta datorren azaroaren 13an itxiko da. Eskaerak HAZn aurkeztu beharko dira edota elektronikoki, udalaren webgunean dagoen hiritarren atariandagoen hiritarren atarian.
  • Oinarriak (PDF)

 

Bigarren urtez jarraian, Elgoibarko Udalak udalerriko fatxadak eraberritzeko diru-laguntza lerroa zabaldu du 75.000 euroko partidarekin. Laguntza programa honi esker, hiri lurzoruan kokatuta dauden bizitegietarako eraikinen fatxadak eraberritzeko eta margotzeko obren sustapen pribatua bultzatu nahi da. Deialdi honen azken xedea da Udalerriko hiri paisaia hobetzen laguntzea; eta hartara, udalerriaren irudia hobetzea.

 

Batik bat, alde zaharreko fatxadak, Deba ibaira ematen duten fatxadak, eta Altzola eta Olasogain (Sigma) auzoetan kokatuta dauden eraikinetako fatxadak eraberritzeko obrak sustatzeko asmoa dago. Horrexegatik, hiru kasu horietan, gehienezko diru-laguntza gainerako bizitegietarako eraikinei dagokiena baino handiagoa izango da.

Iaz 32 eskaera jaso zituen Udalak eta horietatik 18 onartu ziren (75.000 euroko partida bukatu arte). Gainerako eskaerak itxaron zerrendan geratu ziren, aurtengo diru-laguntzetarako. Egun dagoeneko 14 eskaera daude eginda beraz, Udalak, jasotzen dituen eskaera kopuruaren arabera, ez du baztertzen diru-laguntzaren zenbatekoa handitzea.

Laguntzaren zenbatekoa

Orokorrean, diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen gastuaren % 25 izango da. Emandako baimen bakoitzeko 3.000 euroko gehienezko muga izango da (hau da, eraikinaren fatxada guztientzat).

Salbuespen gisa, ondorengo kasuetan::
• Elgoibarko alde zaharrean kokatuta dauden eraikinak (San Frantzisko kalea, Errosario kalea eta San Bartolome kalea).
• Santa Ana kaleko zenbaki bikoitiak (ibai aldean fatxada duten eraikinak).
• Pedro Mugurutza etorbideko zenbaki bikoitiak (ibai aldean fatxada duten eraikinak).
• Altzola eta Sigma auzoetan kokatuta dauden eraikinak.

Lau kasu hauetan, diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagungarria den gastuaren % 40 izango da. Emandako baimen bakoitzeko 8.000 euroko gehienezko muga izango da.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua

Eskaerak aurkezteko epea zabalik da jada eta 2019ko azaroaren 13an bukatuko da. Eskaerak, bestalde, jaso ahala artatuko dira. Eskaerarekin batera dokumentazio guztia, behar bezala betetakoa, aurkeztu beharko da Udalaren Sarrera Erregistroan.

Eskaerak, Elgoibarko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ, Santa Ana kalea, 2-behea) aurrez-aurre edota elektronikoki aurkeztu ahalko dira, udalaren webgunean dagoen hiritarren atariandagoen hiritarren atarian.

Ekitaldi bakoitzeko udal aurrekontuan nahikoa den aurrekontuko kreditua ez baldin badago, arrazoi hori tarteko bazterturik gelditu diren eskatzaileak hurrengo deialdiko onuradun izan ahalko dira.