Emakume bat Debegesan antolatutako autoenplegu saio batean

  • Aurten ere Elgoibarko Udalak diru-laguntzak eskainiko ditu enpresa arloko ekimenak bultzatu eta udalerrian enpresak sortzeko. Era berean, funts hau, Elgoibarko Herrigune Historikoan hutsik dauden lokalak erabiltzeko, edota jardueraren belaunaldi aldaketa sustatzeko ere bideratuko da.
  • Udalak guztira 30.000 euro bideratuko ditu laguntza-programa martxan jartzeko.
  • Enpresa onuradunek, dagoeneko aurkeztu ditzakete beraien eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan, azaroaren 29ra arte egongo da zabalik.
  • “Elgoibar Ekinean Autoenplegua” laguntza-programa arautzen duten Oinarriak (PDF)

Aurten ere, udalerriko jarduera ekonomikoari laguntzeko tresna eraginkor gisa, Elgoibarko udalak funts bat jarriko du abian udalerriko enpresei laguntza ekonomikoa emateko; hartara, enpresa jarduera berrien ekimena sustatzeko, enpresak sendotzeko eta negozio bideragarriak dituztenak mantentzeko. Funts horren kontura, Elgoibarko Udalak laguntzak emango dizkie abian dauden enpresei edo enpresa berriei, baldin eta udalerrian kokatutako enpresa proiekturen bat badute.

Modu honetan, Udalak “Elgoibar Ekinean-Autoenplegua” laguntza-programarako 30.000 bideratuko ditu, alde batetik, enpresa arloko ekimenak bultzatu eta Elgoibarko udalerrian enpresak sortzeko, eta bestetik, Elgoibarko Herrigune Historikoan hutsik dauden lokalak erabili edota jardueraren belaunaldi aldaketa sustatzeko. (Herrigune Historikoaren barruan, San Frantzisko, Errosario eta Santa Ana kaleak bakarrik izango dira diru-laguntza gai, negozioa lekualdatzeko edo handitzeko orduan).

Diru-laguntza lerro honen baitan, hiru diru-laguntza mota bideratuko dira:

  1. Diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa ekimen berriei laguntzea.
  2. Diru-laguntza: Elgoibarren bertan, instalazioak lekualdatzen edo handitzen dituzten enpresei laguntzea.
  3. Diru-laguntza: pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen / enpresen erreleboa egiten laguntzea.

Arestian aipaturiko diru-laguntzak bateraezinak dira elkarren artean. Hau da, diru-laguntza lerro bat baino ezin izango da eskatu.

Laguntza hauen onuradunak izango dira edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte: 

  • Langabezian dauden pertsonak: pertsona fisikoak langabezian egon beharko dira. Sustatzaileak pertsona bat baino gehiago baldin badira, horietako bat, gutxienez, langabezian egon beharko da.

  • Enpresak: proiektu berria enpresaren batek sustatzen baldin badu, proiektuak, gutxienez, lanpostu zuzen bat sortzea aurreikusi beharko du, hain zuen, enplegu garbia sortuko duena.

  • Lanean diharduten pertsonak: pertsona fisiko edo juridikoei enpresarekin jarraitzen / enpresen erreleboa egiten laguntzen dioten diru-laguntzaren kasuan, eskatzailea ez da nahitaez langabezian egon behar.

Diru-laguntzetarako eskariak Elgoibarko Udalari zuzendu behar zaizkio, Santa Ana kaleko 2 zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztuz. Eskariak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da, 2019ko azaroaren 29ra arte.

Elgoibarko Udalak, behin eskariak aurkezteko epea bukatzean, baldintzak betetzen dituzten eskakizun guztiak aztertuko ditu DEBEGESArekin elkarlanean, eta interesun pertsona edo enpresari idatzi bat bidaliko dio 10 laneguneko epean akatsak konpontzeko edo beharrezkoa den dokumentazio osagarria aurkezteko. Akatsak zuzentzeko epe horren ondoren, ez da inolako dokumenturik onartuko.