• Aurten ere Elgoibarko Udalak 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan hiru oporraldietarako, izena ematerako orduan haur guztien aukera berdintasuna bermatzeko.
  • Udako oporraldia ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango da eta parte hartu nahi dutenek, apirilaren 8tik 14ra eman beharko dute izena hurrengo tokietan: Ludotekan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen bulegoan edo www.elgoibarkoizarra.eus atarian.

Martxan da haurrentzako udako aisia eskaintza. Udal Ludotekatik eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Udalarekin Lankidetzan duen Atxutxiamaika Egitasmotik antolatutako eskaintza da, 2-12 urte bitarteko haurrentzako hain zuzen ere.

Eskaintza udako oporraldian burutuko da, ekainaren 24tik uztailaren 19ra. Izen-emateari dagokionez, apirilaren 8tik 14ra egongo da zabalik, Ludotekan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen bulegoan edo www.elgoibarkoizarra.eus atarian.

Aipatu beharra dago, urtero bezala, Elgoibarko Udalak kuotak ordaintzeko diru-laguntzak emango dizkiela familiei, haur guztiek izena emateko aukera bera izan dezaten. Guztira 6.500 euro bideratuko ditu urtean zehar antolatzen diren hiru oporraldietarako.

Diru-laguntzak honakoak izango dira:

  • Familia ugariak/ Gurasobakarreko familiak/ Bigarren seme-alaben izen ematea egiten duten familiak, kuota osoaren %30eko diru-laguntza jasoko dute.

  • DSBE ( Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ) edo GLL ( Gizarte Larrialdiko Laguntza ) jasotzen duten familiak: kuota osoaren % 70ko diru-laguntza jasoko dute.

Diru-laguntza hauek lortzeko eskaera egin beharko da Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edo telematikoki www.elgoibar.eus webgunean, maiatzaren 15 a baino lehen.

 

Informazio gehiago (PDF)