Elgoibarko Danborrada Atabal Elkarteak 2019ko Danborradaren kartela aukeratzeko deialdia egin du, ondorengo oinarrien arabera:

  • LEHENA.- Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.
  • BIGARRENA.- Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, e.a.). Lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira.
  • HIRUGARRENA.-Lanaren neurria honako hau izango da: A 2 edo proportzionala.
  • LAUGARRENA.- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: ELGOIBARKO 2019KO DANBORRADA Ekainaren 15ean 23:00etan
  •  BOSGARRENA.- Saria hirurehun eurokoa (300 €) izango da.
  • SEIGARRENA.- Lanak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2019ko maiatzaren 17ko 13:00ak baino lehen.
  • ZAZPIGARRENA.- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta atzeko aldean “leloa” eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da.
  • ZORTZIGARRENA.- Saritu gabeko lanak epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren jaso ahal izango dira. Horretarako, hogeita hamar (30) eguneko epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du “Danborrada Atabal Elkarteak“, eta ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki irizten dion moduan erabiliko ditu.
  • BEDERATZIGARRENA.- Saritutako lana “Danborrada Atabal Elkartearen“ esku geldituko da. Halaber, inprimatzeko, argitaratzeko eta ezagutarazteko eskubide guztiak “Danborrada Atabal Elkarteak“ berak izango ditu.
  • HAMARGARRENA.- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Erabakia hartuko den egun berean jakingo da epaimahaia nork osatuko duen. Epaimahaiak argituko ditu oinarri hauen inguruan sor daitezkeen zalantzak.
  • HAMAIKAGARRENA.- Lehiaketara aurkezteko, aurreko oinarri guztiak onartu behar dira.

OINARRIAK (PDF)