Aste kulturala Elgoibar

  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko Asteak martxan jarriko ditu, bost udalekin eta Kode Eskolarekin elkarlanean, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz.
  • Ekimen honen helburua sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa sozialarekin amaitzea, teknologiarako sarbiderako generoko eta lurraldekoa eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez dohatzea da.
  •  Ekimenaren egitaraua
Kultura digitalaren Astearen aurkezpena
Kultura digitalaren Astearen aurkezpena

Ane Beitia, Elgoibarko alkateak eta Denis Itxaso Kutura eta Gazteriaren Diputatuak Elgoibarren martxoak 22tik 27ra egingo den Kultura Digitalaren astea aurkeztu eta autobusa bisitatu dute.

Erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

Aste hauen helburua haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea da. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Aldunditik lan egiten da gazteak hezteko eta sareak eta Internetek dituzten arriskuez kontziente izateko. Izan ere, teknologia berriak bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari dira, eta egoera honen aurrean, umeek, nerabeek eta gazteek ez dute esperientziarik edota kanpoko erreferentziarik planteatzen zaizkien egoera eta erronkei aurre egiteko.

 

Horregatik, Aldundiak Kultura Digitaleko programa jarri zuen abian 2017an, gazteei eta haien guraso nahiz hezitzaileei mundu digitalean ongi moldatzeko irizpideak eta laguntza emateko. Ekimen honen helburua sareen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, bretxa 

sozialarekin amaitzea, teknologiarako sarbiderako generoko eta lurraldekoa eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez dohatzea da.

Bigarren edizio honetan, Kultura Digitalaren Astea honako data eta herrietan garatuko da:

  • Zarautz: martxoak 15-20

  • Elgoibar: martxoak 22-27

  • Lasarte: martxoak 29 – apirilak 3

  • Azpeitia: apirilak 5-10

  • Zumarraga: apirilak 3-8

  • Bergara: apirilak 10-15

Hainbat ekintza antolatu dira martxoaren 22tik martxoaren 27ra bitartean egiteko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian (iaz ere herriz herri ibili zen autobusa, Irizarrek utzita) bideo-jokoak eta webguneak sortzeko programazio-tailerrak eskainiko dira (biharkoak jada beteta daude) ume eta gaztetxoei (8-16 urte). Ildo horretan, Ludotekako parte-hartzaileek instalazioak asteartean, martxoak 26, bisitatuko dituzte, 17:00etan eta Gaztelekukoek, aldiz, larunbatean eta asteazkenean, arratsaldez, hots, martxoak 23 eta 27. Bestalde, Elgoibarko jubilatuek martxoaren 26an, asteartea, 17:00etatik 19:30era mugikor eta tableten erabileraren oinarrizko arauen inguruko sesio informatiboa jasoko dute batxilergoko ikasleen eskutik.

Halaber, larunbatean, hilak 23, 17:00etan eta astelehenean, martxoak 25, 17:30ean ipuin kontalariak egingo dira. Aipatzekoa da ere, asteartean eta asteazkenean, hilak 26 eta 27, Kz Guneak klase bat eskainiko duela.

Bestalde, udalerrietako ikastetxeekin elkarlanean, ikasleen proiektu teknologikoen aurkezpenak ere egingo dira. Topaketak ere antolatu dira herri bakoitzean ezagupen digitala eta teknologikoa lantzen duten elkarteekin.

Topaketa eta bilkura horietan parte hartzen duten haur, nerabe, gazte, guraso eta hezitzaileen artean GFAk zibersegurtasuna lantzeko prestatu duen material didaktikoa zabalduko da.

Egunaren bukaeran, 20:00etan, 8Gb-ko eta konektore bikoitzak dituzten 3 pendrive zozketatuko dira egunean zehar parte hartu duten pertsonen artean.

kulturadigitala.eus

Kultura Digitalaren Asteak kulturadigitala.eus webgune berria izango du. Bertan, asteetako programazioaz gain, haur, nerabe, gazte, familia eta arloko profesionalentzako baliabideak eskainiko dira.

Zibersegurtasunaren erabilera arduratsua sustatzeko, alde batetik, 4-10 urteko haurrentzako liburu ilustratu digitalak doan jaisteko aukera eskaintzen da; beste aldetik, guraso eta hezitzaileei zuzendutako material pedagogikoa deskargatzeko aukera ere badago webgune honetan.