Inprimatu

euskadiko koparen kartela

Asteburu honetan, martxoak 23 eta 24, Eskubaloiko Euskadi Kopa ospatuko da Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian zeinetan Aiala Zarautz, Kukullaga-Etxebarri, Super Amara Bera-Bera eta Zuazo emakumezkoen taldeek parte hartuko duten.

Martxoaren 23an, larunbata, norgehiagoka 17:45ean hasiko da Zuazo eta Aiala Zarautz Z.K.E taldeekin eta partida bukatuta, 19:30ak aldera, Super Amara Bera Bera eta Kukullaga-Etxebarri taldeek jokatuko dute. Finala, bestalde, martxoaren 24an, igandea ospatuko da, 10:30etik aurrera. Lehiaketa streaming bidez emitituko da Euskal Eskubaloi Federazioaren web orrialdearen bidez: www.fvascabm.com. Sarrerek 2€-ko prezioa izango dute 8 eta 14 urteen arteko gazteentzako eta 5€-koa nagusientzako.

euskadiko koparen aurkezpena udaletxean
euskadiko koparen aurkezpena

Gaur goizean bertan beste batzuen artean, Ane Beitia alkateak, Gorka Garaizabal Kirola zinegotziak, Ernesto Rodríguez Sanlo Eskubaloi Taldeko zuzendariordeak eta José Manuel Ruiz de Cenzano Euskadiko Eskubaloi Federazioko lehendakariak kirol hitzorduaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzte udaletxeko pleno aretoan. Eskubaloiko Euskadi Kopa Elgoibarko Udala, Sanlo Eskubaloi Taldea, Euskadiko Eskubaloi Federazioa, Basque Team, Rasán, Lasshoa eta Viña Pomalek antolatu eta laguntzen dute.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.