Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren bitartez eta Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan “Guraso formakuntza” proiektuaren hitzordu berria jarri du martxan, “Nola sustatu familiatik, berdinkideen arteko harremanetan errespetua” izeneko hitzaldia, hain zuzen ere. Ekintza martxoaren 28an izango da, 18:00etan, Kultur Etxeko Hitzaldi gelan. Bertan, Idoia Apaolaza hizlariak berdinkideen artean (ezaugarri beretsudunen artean, hau da, haurren artean, helduen artean…) errespetuz jokatzea ahalbidetzeko, familiatik zer egin daitekeen, etxeetan gaia nola landu daitekeen, hausnartuko da herriko gurasoekin batera.

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz.