udaberrikooporrak

• Aurten ere Elgoibar Udalak 6.500 euro bideratuko ditu diru-laguntzetan hiru oporraldietarako, familiek ordainketa egiterako orduan, haur guztien aukera berdintasuna bermatzeko.
• Udaberriko oporraldia apirilaren 15etik 26ra izango da eta parte hartu nahi dutenek, martxoaren 4tik 17ra emango ahalko dute izena hurrengo tokietan: Ludotekan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen bulegoan edo eta www.elgoibarkoizarra.eus atarian.

Martxan da haurrentzako udaberriko aisia eskaintza. Udal Ludotekak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Udalarekin Lankidetzan duen Atxutxiamaika Egitasmoak elkarlanean antolatutako eskaintza da, 0-12 urte bitarteko haurrentzako hain zuzen ere.

Eskaintza udaberriko oporraldian burutuko da, apirilaren 15etik 26ra. Izen-emateari dagokionez, martxoaren 4tik 17ra egongo da zabalik, Ludotekan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen bulegoan edo eta www.elgoibarkoizarra.eus atarian.

Aipatu beharra dago, urtero bezala, Elgoibarko Udalak laguntzak emango dizkiela familiei ordainketa egiterako orduan, haur guztien aukera berdintasuna bermatzeko. Guztira 6.500 euro bideratuko ditu urtean zehar antolatzen diren hiru oporraldietarako. Aurten gainera, nobedade gisa, diru-laguntza jasotzeko tramitea erraztu egin da, izena ematerako momentuan bertan aplikatuko baita deskontua. Agiriak aurkeztearekin (Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan ) nahikoa izango da. Agiriak honakoak dira: familia ugariaren titulua eta diru laguntzen onuradun direla egiaztatzen duen ziurtagiria.

Diru-laguntza edo deskontuen zenbatekoari dagokionez, honakoak izango dira:

  • Familia ugariak/ Gurasobakarreko familiak/ Bigarren seme-alabak: kuota osoaren %30eko deskontua jasoko dute.

  • DSBL, DBE edo GLL jasotzen duten familiak: kuota osoaren % 70ko deskontua jasoko dute.

Informazio gehiago (PDF)