jabetzeeskola

 

  • Martxotik maiatzera bitartean izango diren doako bost ikastaro hauen bitartez emakumeen autonomia pertsonala indartu eta euren ahalduntzea sustatu nahida.
  • Ikastaroetan izena emateko epea martxoaren 4ra arte egongo da zabalik eta izen-emateak  helbide honetan edota Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin beharko dira.

 

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren edizio berri bat jarri du martxan. Egitasmoa emakumeen autonomia pertsonala indartzeko, emakumeak ahalduntzeko, emakumeek jardueretan aktiboki parte hartzeko eta elkarren arteko sareak sortzeko sortu zen. Horretarako, aurten, martxoan hasi eta maiatzera arte luzatuko diren bost ikastaro antolatu dira Elgoibarko Kultur Etxean. Ikastaroetan izena emateko epea gaurtik martxoaren 4ra arte izango da. Izen ematea egiteko bi era daude: Internet bidez (Identifikazio Sistema Elektronikoa izatea beharrezkoa da) edo aurrez aurre, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Santa Ana 2an,astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era.

 

Ikastaroetako plaza kopurua mugatua da, eta zozketa egingo da izena ematen duten emakumeen artean. Elgoibarren erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna. Bestalde, ikastaroa eskaintzeko gutxienez 7 laguneko taldea osatu beharko da eta plazak betetzen ez badira, izenemate epea luzatuko da, ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Informazio gehiago Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailean: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 1050 (luz. 306).

Honakoak izango dira uda aurretik eskainiko diren ikastaroak:

  1. (Geure burua) maitatzen ikasi (10 ordu): egun badakigu, umetatik jasotzen ditugun mezu eta sinesteek, gure genero identitatea zehazten dutela. Eta gainera, pelikula edo liburuetako istorioek, zein pertsonaien rolek, umetatik amodio erromantikoaren mitoa barnerarazten digute. Izan ere, askok ez dakite zer den erlazio toxiko bat, errespetua galtzearen edo eta norberaren askatasuna galtzearen adibideak. Honegatik guztiagatik, mingarria ez den era norberaren askatasuna galtzearen adibideak. Honegatik guztiagatik, mingarria ez den era batean maitatzen ikasi eta maitatua izaten landuko da. Norbera ezagutu, errespetatu, zaindu, aintzat hartu eta maitatu. Hori da ikastaroaren helburua. Besteen maitasunaren zain egon beharrean, norberaz maitemintzea delako erlazio osasungarriez gozatzeko pausurik garrantzitsuena.
    Data: martxoak 12-apirilak 9 (astearteak)
    Lekua: Kultur Etxeko sotoan
    Ordua: 16:00-18:00 (gaztelaniaz) / 18:30-20:30 (euskaraz)
    Hizlaria: Eider Perez, Elgoibarreko coach-a2.
  2. Erótica femenina: deseo sexual y goces (8 ordu): emakume guztientzako ezinbestekoa da modu pertsonalean ahalduntzea, emakume izatea zerbait positibo eta aberasgarri gisa bizitzea, bere beharrak eta desioak ezagutzea, onartzea eta adieraztea emozionalki gogobetetzeko. Hori guztia landuko da, sexualitateak emakume gisa duen bizipenetik eta horrek berekin dakartzan harremanetatik.
    Data: martxoak 27 eta apirilak 2, 3 eta 10
    Lekua: Kultur Etxeko sotoan
    Ordua: 18:00-20:00 (gaztelaniaz)
    Hizlaria: Emaize Sexologia zentroa
  3. Autodefentsa feminista (8 ordu): ikastaroaren helburua erasoak identifikatzea da eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea. Era berean, mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzan jasaten diren eraso egoerei erantzuteko.
    Data: apirilak 6
    Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
    Ordua: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 (euskaraz)
    Hizlaria: Emagin, Euskal Herriko Bilgune Feminista. Narrutsik talde feministarekinelkarlanean antolatuta.
  4. Mindfulness (10 ordu): Mindfulness (MF), edo kontzientzia osoa, budistar jatorria duen milaka urteko ohitura bat da. Zehazki, nahitako arreta orainean jartzean datza, pilotu automatikoa itzaliz. Erlaxazio eta meditazioko ariketa praktikoak, eta buruaren eta gorputzaren prozesuen, zein emozioei buruzko azalpen teorikoak konbinatuz, eguneroko egoeretan nahitako arreta izatea bultzatuko da.
    Data: apirilak 30-maiatzak 28 (astearteak)
    Data: apirilak 30-maiatzak 28 (astearteak)
    Lekua: Kultur Etxeko sotoan
    Ordua: 18:00-20:00 (gaztelaniaz)
    Hizlaria: Eider Perez, Elgoibarko coach-a
  5. Hausnarketa taldea (hilero 2 ordu): saio hauetara joateko ez da izenik eman behar, sarrera librea da. Saio bakoitzean gai ezberdin bat landuko da. Martxoan, konkretuki, ohikoa ez den dinamika egingo da, kasu honetan, herritar guztientzako irekia izango delako. Antolatzaileek Zipriztintzen, Ermuko Berdintasunaren Aldeko Gizon Taldea gonbidatu dute martxoaren 11ko saiora. 10 urteko esperientzia parte-hartzaileekin partekatu eta galdera, argituko dituzte. Hausnarketa Taldeko gainontzeko hilabeteetako gaien inguruan, data gerturatzen den heinean informatuko da.
    Data: Martxoak 11, apirilak 8 eta maiatzak 13
    Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
    Ordua: 18:00-20:00 (gaztelaniaz)
    Hizlaria: Loredi Salegik, emakumeen ahalduntze munduan adituaSarrera librea