"gizakia koloretan" erakusketaren  kartela

Emakumearen Eguna dela eta, Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez eta Haizea Elgoibarko Emakume Taldearekin elkarlanean Pilar Herrero Sokobéhèrena artistaren “Gizakia koloretan” erakusketa antolatu du.

Etnia desberdinetako emakumeen erretratuez osaturiko erakusketa Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da ikusgai otsailaren 15etik 28ra astelehenetik larunbatera, 18:30etik 20:30era. Halaber, aipatzekoa da ekimenaren barruan otsailaren 15ean, 19:00etan bisita gidatua antolatu dela Pilar Herreroren eskutik.

Pilar Herrero orain dela 66 urte jaio zen Donostian eta  Elgoibarren bizi izan da 32 urte baino gehiagotan zehar. Orain dela 5 urte inguru hasi zen Zarautzen margotzen eta geroztik asko izan dira sortutako lanak, gehienak erretratu etnikoetan oinarritutakoak. Erabiltzen dituen teknikei dagokionez, nabarmentzekoak dira, besteak beste oleoa, akuarela, pastela eta akrilikoa. Bakarka zein taldeka sortutako obrez osaturiko 15 erakusketa egin ditu margolariak Aia, Usurbil eta Zarautzen. Azken honetan, gainera, denda baten erakusketa ia iraunkor bat ere badauka.