irabazleak bere argazkiekin

Iraitz Fernándezen argazkia izan da Elgoibarko Gaztelekuak antolatutako "Juan Mugertza Nazioarteko Krosa" bigarren Instagram lehiaketaren publikoaren sariaren irabazlea.

Iraitz Fernándezek zein urtarrilaren 24an erabakitako lehenengo sariaren irabazleak, Nerea Artetxek, euren saria jaso dute jada, 100 euro eta 150 euroz osaturikoa, hurrenez hurren.

Guztira 13 eta 18 urte arteko nerabeek egindako 51 lan aurkeztu dira. Guztiekin erakusketa bat egin da Gaztelekuan bertan.
 
Bozkatzeko erakusketa Gaztelekuan egin da, baina otsailaren 28 arte Kiroldegian jarriko dira argazkiak, marrazki lehiaketako marrazkiak bezala.