• Haur eta gazteen transexualitate egoerak: sexu aniztasunaren balioa” ikastaroa otsailaren 8an egingo da Kultur Etxeko Hitzaldi gelan, 18:30etatik aurrera eta Aitzole Araneta sexologoa, Pasaiako Udaleko Berdintasun arduraduna eta Chrysalis Elkarteko kideak zuzenduko du.
  • Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz.
  • 2019ko programa (PDF)

Iazko arrakasta ikusita aurten ere Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartearekin, Ikastolako Guraso Kontseiluarekin, Haurreskolako gurasoekin eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan “Guraso formakuntza” proiektuaren edizio berri bat jarri dute martxan. Ekimena Elgoibarko gurasoei zuzenduta dago eta helburua, alde batetik, seme-alabek beraien artean eta bestetik, guraso eta seme-alaben arteko erlazioaren inguruan hausnartzea da.

2019ko lehenengo hitzordua ostiral honetan izango da, otsailak 8, 18:30ean Kultur Etxeko sotoan. “Haur eta gazteen transexualitate egoerak: sexu aniztasunaren balioa” lelopean sexologoa, Pasaiako Udaleko Berdintasun arduraduna eta Chrysalis Elkarteko kidea den Aitzole Aranetak transexualitate-egoeran dauden adingabeko haur eta gazteek bizi duten egoera ulertzeko ezagutza, erremintak eta estrategiak erakutsiko ditu. Halaber, egoera honek, berarekin dakartzan errealitate horri aurre egin eta tratatzeko zalantza eta ezintasunak azalduko ditu. Transexualitatearen gaia espero den eran esplikatu eta adierazten ez denean, egoera hori bizi duenarekiko etiketatze bat ematen da, horrek berarekin ekarri ditzaken ondorio guztiekin. Hortaz, ikastaro honek haur eta gazte hauen gizarteratzean erantzunak eta formazioa eskaintzen ditu, bai  familia, hezkuntza eta aisialdirako espazioetan erabilgarri izango zaizkienak.

Sesioaren helburu zehatzei dagokionez, nabarmentzekoak dira, besteak beste: “giza izate sexuala” ezagutzera ematea, kontzeptu sexologiko orokorrak barneratzea eta (tran)sexualitatea ulertzeko kontzeptu egokiak eskuratzeko ahalegina egitea. Horretarako, honako edukiak landuko dira:

  • Kontzeptu sexologiko orokorrak. 

  • Transexualitateko kontzeptu zehatzak. 

  • Familiei, adingabeei, eskolei eta gizarteari akonpainamendua egitea.

  • Eskolan, ikasgelan eta bestelako espazioetan esku-hartzea.

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena ikastetxean inskripzio orria entregatuz.

Honakoak izango dira 2019ko hurrengo hitzorduak:

  • Martxoak 28: Nola sustatu familiatik berdinkideen arteko errespetua

  • Apirilak 14: Arauak, hazten laguntzen duten mugak

  • Maiatzak 28 eta 30: Alkoholaren arriskuak nerabezaroan

  • Urriak 17: Adimen emozionalean trebatzen

  • Azaroak 21: Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi? / Haurren autonomia, erakutsi ala ikasi?