hitzarmenaren sinaduraren ekitaldia
hitzarmenaren sinadura
  • Udalak berriro ere Artetxeko bi etxebizitza dohainik lagako dizkio elkarteariburuko gaixotasunak eragindako pertsona eta hauen familien esku uzteko.
  • Hitzarmena berritzearen helburua, kolektibo honen integrazioa etanormalizazioa sustatzea da, bizi-kalitatea hobetuz.

Elgoibarko Udalak eta AGIFES Buruko Gaixoen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak elkarlanerako hitzarmena berritu dute gaur eguerdian. Sinadura, udaletxeko pleno aretoan izan da eta Ane Beitia alkatea eta Ruth Encinas elkarteko gerentea izan dira hitzarmena formalizatzeko ardura izan dutenak. Akordio berri honen bitartez, buruko gaixotasunak pairatzen duten pertsonen eta hauen familia eta zaintzaileen egoera eta bizi-kalitatea hobetu nahi da.

"Dagoeneko 10 urte pasatu dira Udalak Artetxeko bi etxebizitza AGIFESi lagatzeko lehen hitzarmena sinatu zuenetik eta gaur, hitzarmen hori berritu egiten dugu beste 10 urterako, garai hartan ezarritako baldintza guztiak mantenduz. Tutoretzapeko bi etxebizitza hauen doako lagapen honen bitartez, berriro ere gaixorik dauden pertsonen eta beraien familien esku beste baliabide batuzten dugu. Elgoibarrek dituen beharrizanetarako egokia den baliabide bat dela uste dugu eta eraberean, udalak, koletibo honen bizi-baldintzak hobetzeko hartutako konpromisoari erantzun batematen dio" , esan du Ane Beitia alkateak. Honez gain, Beitiak gizarte zerbitzuak udalaren eguneroko kudeaketan ildo estrategikoa direla azpimarratu du, gizarte solidario, kohesionatu etainklusibo bat eraikitzeko benetako protagonista direla adieraziz.

Bestalde, Ruth Encinasek, eskerrak eman dizkio Elgoibarko Udalari, azken urte hauetan eskainitako babesagatik eta beste behin ere, AGIFESen proiektuan sinisteagatik. "Gure helburu nagusia buruko gaixotasunak eragindako pertsonen integrazioa eta normalizazioa sustatzea da; gaixoen bizi baldintzak hobetzeko eta horien beharrizanak asetzeko. Hori guztia lortzeko, gaixoen autonomia eta gaixoen giza garapena sustatzen dugu, gaixo hauei bizkortzen eta gizarteratzen laguntzeko.Horretaz gain, laguntza eta babesa eskaintzen diegu senideei eta zaintzaileei ", adierazi du Encinasek.

AGIFES: 30 urte baino gehiago daramatza aktiboki lanean Gipuzkoako gizartearen BuruOsasuna hobetzeko

AGIFES (Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) irabazi-asmorik gabeko entitatea da, 1985 urtean sortu zen buru nahasmendua duten pertsonak gizarteratzen eta komunitatean barneratzen laguntzeko; kalitatezko zerbitzuak aldarrikatzeko (gizarte, lan eta osasun arloetan) eta buruko osasun arazo larriak dituzten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

Zentzu horretan, buru osasun arazo larriren bat duten pertsonen autonomia eta garapen pertsonala indartzeko buru-belarri ari dira lanean, bizitza normalizatua eraman dezaten laguntzeko.Senide eta zaintzaileei ere babesa ematen die.

Era berean, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak burutzen dituzte, sufrimendu psikikoaren inguruko ezagutza soziala zabaltzeko eta gure kolektiboari eragiten dioten aurreiritziak gainditzeko.