• Euskara Sailak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.
  • UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea ikastaroak hasi baino astebete lehenago bukatuko da.

Aurreko urteetan bezala, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta on-line).

Udaleko Euskara Sailak adierazi duenaren arabera, UEUk antolatu dituen ikastaroetara joateko izena emateko epea “ikastaroak hasi baino astebete lehenago bukatuko da”. Ikastaroak www.ueu.eus atarian daude ikusgai.

UEUk aurtengo udaberrirako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek, 946 790 546 telefono zenbakira dei egin edo mezu bat bidal dezakete Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (943 821426 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren diru-laguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.

Informazio gehiago: Elgoibarko Udalaren Euskara saila (Kalebarren plaza 3, 1. ezk.) / 943 74 43 66 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).