Bihar, abenduak 29, ospatuko den Gabon Zaharretako nekazaritza eta abeltzaintza feria tradizionalaren barruan, Elgoibarko Udalak omenaldi txiki bat egingo die urteetan zehar ferian parte hartu duten 3 emakume nekazariei, besteak beste: Mª Ángeles Duñabeitia (Berriz), Miren Agirrezabala (Gatika) eta Mª Rosario Etxebarria (Gatika).

Emakumeei plaka bat entregatuko zaie Udaletxeko Areto Nagusian 13:30ean egingo den fruta, barazki eta gazta lehiaketaren sari banaketan zehar.