Elgoibartarren aisialdia sustatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak ekintzaz beteriko programazioa antolatu du Herriko Antzokian hurrengo hilabeteetan zehar. Guztira, gustu eta adin guztiei zuzendutako hogei ekitaldi baino gehiago izango dira. Nabarmentzekoak dira, beste batzuen artean “El Caserío” zarzuela, “Último tren a Treblinka” eta “Erlauntza” antzerkiak, “Drag-E Uraren bila” umeentzako antzerkia eta Nathalia Mellado elgoibartarraren kontzertua.

Aipatzekoa da ere Elgoibarko Udalak “Goazen! Berria antzerkira” ikuskizun ezagunaren bi sesio antolatu dituela urtarrilaren 20rako. Sarrerak abenduaren 29an jarriko dira salgai, 19:15ean

Bonoak
Elgoibarko Udalak erabiltzaileei bonu anitzak eskaintzen dizkie:
  • Zine Bonua: lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.
  • Ikuskizun eszenikoen bonua: bi saiotara doazen erabiltzaileek hirugarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.
  • Ikuskizun eszenikoetara joaten diren adingabeen laguntzaileentzako bonua: adingaberen bati laguntzera, haurrentzako ikuskizun eszenikoetara, lau aldiz doazen erabiltzaileek, doan sartuko dira laguntzaile gisa doazen bosgarren aldian. 13 urtetik gorakoentzat da.
Bonu hauetaz gain, bi bonu berezi daude Gazte Txartela duten gazteentzat.

Sarrerak Kutxabanken edota leihatilan bertan (larunbatero 19:15 - 21:45) erosi ahal izango dira. Aipatzekoa da ere, saldu gabe geratzen diren sarrerak, egun berean leihatilan egon direla salgai.