2017ko galan sarituak

Hurrengo asteazkenean, 19:30etan, Musika Eskolako auditorioan ospatuko da Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldia.

Urte osoan herriko klubek egiten duten lana goraipatu eta eskertu nahi izaten du Elgoinbarko Udalak gala honekin.

Guztira 23 sari banatuko dira, klub bakoitzak bere saritua izango du eta bestalde Udal Kirol Patronatuak beste hiru sari emango ditu. Patrontauak asteazkenean jakitera emango du sarituen zerrenda.

Ekitaldiari mahai-inguru batekin emango zaio hasiera. Taldeen kudeaketari eta lidergoari buruz hitzegin dute lau kirolarik: Gurutz Aginagalde (Bidasoa Irun Eskubaloiko lehendakaria eta jokalari ohia), Guruzne Azpiroz (San Juan bateleren entrenatzaile berria), Patricia Maraña (Real Sociedad belar hockey-ko kapitaina) eta Andoni Azkagorta (S.D. Eibar, lehen mailako taldeko entrenatzailearen laguntzailea).
 
Sarrera doan izango da.